ESPETXEEN AURKAKO JARDUNALDI TRANSFEMINISTA

                           ikusi eguneko egitaraua hemen                         

Jaurdunaldi hauen antolatzaileak Euskal Herriko leku ezberdinetatik osatzen dugun talde bat gara. Talde honen amankomuneko ardatzak transfeminismoa, espetxe sistemaren abolizioa eta antolaketa autonomoak dira nagusiki.

Jardunaldi hauek espetxe sistemaren aurkako borrokaren beharretik jaio dira. Gure helburua kartzelen izatea eta honek sustengatzen dituen logiken inguruko hausnarketa eta eztabaidarako gune bat sortzea da. Bestaldetik, espetxe sistemaren hatzaparretan preso diren pertsona edota hauen inguruan laguntzen ari diren kolektiba ezberdinentzako diru bilketa egitea da.

Kartzelak eta espetxe sistemak, estatuak eta estruktura kapitalistak eutsi eta garatzeko baliabideak bezala ulertzen ditugu. Ez soilik pertsonenganako kontrola ezarri eta areagotzeko, baizik eta beraien antolaketa politiko, sozial eta ekonomikoaren kontrako joerak azaltzen dituzten pertsona edota kolektiboen zigorra bezala ere erabiltzen dituztelako.

Jakin badakigu, sistema judiziala eta espetxeak pertsonak jatorri, klase eta generoaren arabera modu ezberdinetan erasotzen dituztela. Horregatik funtsezkoa ikusten dugu sistema honek eragiten duen indarkeria salatzea eta era berean espetxeetan identitate ez normatiboak dituzten pertsonek eta emakumeek jasaten duten indarkeriari ere erreparatzea.